ZENBAIT GAZTEK INDARKERIA MATXISTA JUSTIFIKATZEN DUTE

XXI. mendeko gizartean oraindik lortu beharreko helburu garrantzitsuenetakoa da gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna.

Belaunaldi berriek gai honen inguruan ezin ukatuzko aurrerapen nabarmenak egin dituzten arren, laneko esparruan bizi diren desberdintasunak, etxeko lanen banaketak, mendekotasunak dituzten pertsonen zainketak eta estereotipo sexisten iraunkortasunak frogatzen dute ez garela arauek definitzen duten berdintasunezko gizartean bizi. Desoreka horiek genero indarkeria egoeretan eta halakoak ahalbidetzen dituen giroan ispilatzen dira.

Gaur egungo izurriak justifikatzeko aitzakiatzat jasotako herentzia hartu ohi den honetan, jokabide tradizionalenen biktima bihurtzen da berdintasuna, eta jokabide horiek normaltzat dituzte herritar askok.

Kultura soziala ez da momentu batetik bestera aldatzen den gauza, izan ere, desberdintasun handiak dituen gizarte batetik gatoz. Gizartean gauza ugari daude oharkabean baino sakon sustraituta, ideia asko oso barneratuta dauzkagu, ehunka urte eman ditugu modu jakin batean pentsatzen, eta oso zaila da gure pentsaera aldatzea.

Ildo horretatik, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Berdintasun arloko katedradunak ohartarazten du berdintasunerako bidean oraindik zailtasun handiak daudela. “Sozializazioaren arazoa da gizarte osoak hartu behar duela parte: eskolek, familiek, erakundeek eta hedabideek. Kultura patriarkal baten baitan bizi gara, eta haren arabera emakumeek rol, funtzio eta ohitura desberdinak dituzte; eta hori su goritan dago gure kulturan txertatuta” adierazten du estereotipo horiek arazoaren oinarri direla zehazten duen bitartean. “Gizonek rol bat eta emakumeek beste bat dutela zabaltzen dugu. Horrekin bukatzen ez dugun arte ez gara berdintasunera iritsiko”, baieztatzen du.

Ikerketaren helburua gazteen jarrerak eta jokaerak genero ikuspegitik analizatzea da, eta ohartarazten du jokaera matxista, sexista eta bortitz jakin batzuen justifikazioak genero indarkeria ahalbidetzen duela; izan ere, genero indarkeriaren biktimak era progresiboan areagotzen dira 18tik 29ra bitarteko adin tartean aurrera egin ahala.

Genero indarkerian adituak diren psikologoen ustez, arazo nagusia da ez dutela onartzen indarkeria mota baten biktimak izaten ari direla. Oraingo matxismoa zailagoa da antzematen, askoz ere lausoagoa da. Beste belaunaldi batzuetan aldiz,  matxismoa eta indarkeria nabariagoak ziren, erraz asko hartzen ziren tratu txartzat. Gaur egun, teknologiaren bitartez ohikoak dira kontrol egoerak eta neskak askotan ez gara ohartzen horiek ere tratu txar mota bat direla. Mendekotasuna eredu orokor gisa onartzeko arriskua dago.

Gauzak horrela, kezkagarria da mutilen artean % 30 bat etortzea senar batek bere emaztea eraso duenean emakumeak hori probokatzeko zerbait egin duelako ideiarekin. Era berean, askoz ere portzentaje apalagoan bada ere (% 11), harrigarria da emakumeek ere berdin pentsatzea. Mota honetako pentsamenduekin mendekotasuna jokabide eredu orokor gisa onartzeko arriskua dago, aurreko garaietan gertatu izan den bezala.

Era berean, mutilen artean %25,5ek uste dute emakume bat bere bikotekideak gaizki tratatua baldin bada eta uzten ez badu, egoera hori hain kezkagarria iruditzen ez zaiolako izango dela. Nesken artean % 16 dira hala pentsatzen dutenak.

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies