PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Gustav Theodor Fechner psikologo alemaniarrak 1860an idatzi zuen lanean (Elemente der Psychophysik), datu esperimentalen bidez magnitude fisiko eta sentsorialen arteko lotura frogatzen saiatu zen. Hala ere, urte askoren ostean sortu zen psikologia esperimentalaren lehen laborategia. Hain zuzen ere, 1879an, Wilhelm Wundten eskutik. Wundt, erreakzio denborak neurtzen hasi zen konplexutasun aldakorreko frogetan. Bertan, barneko osagai psikikoak identifikatzen saiatu zen, eta baita psikearen dinamika zuzentzen zuten legeak aurkitzen ere. Wundten ideiek eremu akademikoa menderatu zuten 1900.urtera arte. Garai hartan, metodo introspektiboak eta psikea era zientifikoan aztertzeko kontzeptua alde batera utzi ziren, hainbat fenomeno azaltzeko ezintasuna zela eta. Esate baterako, irudirik gabeko pentsamendua azaltzea.

Urte haietan, oroimenaren inguruko ikerketa itzela bideratu zuen Hermann Ebbinghaus alemaniarrak; zentzurik gabeko silaba sail luzeak gogoratu behar ziren proba batzuk egin zituen, eta hori aurrekaria izango zen etorkizunean ikaskuntzan espezializatuko ziren psikologoen belaunaldientzat.

Psikologia zehaztasun zientifiko batez hornitzen saiatzeko, saiakuntzak egiten hasi ziren laborategietan animaliekin.

Metodologiaren eta kontzeptuaren ikuspegitik horixe hartu zuen oinarri Edward Lee Thorndike estatubatuarrak katuekin egin zituen saiakuntzetan. Geroago, konduktismoaren fundatzaile John Broadus Watson estatubatuarrak, gogamenaren zientzia gisa ez baizik eta jokabidearen edo portaeraren –ageriko portaera, beha daitekeena– zientzia gisa definitu zuen psikologia eta, beraz, aztergaitik kanpo utzi zituen barneko fenomeno psikikoak, eta baztertu egin zituen fenomeno psikiko horiek ikertzeko metodo introspektiboen teknikak.

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies