Blog Postak

GENERO BERDINTASUNA – María Martín (Dokumentalista)

Gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna da gehien kezkatzen gaituzten gaietako bat, eta horregatik azterlan ugari egiten dira hainbat gizarte esparrutan. Espainiako 60. urteetako familia ereduaren eraldaketari eta, lan merkatura bilduta, emakumeen emantzipazioari esker, gure herrialdean eta azken hamarkadetan zabalkunde handia izan du ikerketa mota horrek. Ugari dira genero berdintasunaren aurrean planteatu daitezkeen ikuspegiak, hasi emakumeek gizartean izan duten rolaren aldaketak ekarritako eraldaketa sozialetik eta buka lan merkatuan guztiz biltzeko garaian topatzen dituzten arazo ugarietan. Politikariek, pertsona ospetsuek eta ...

Irakurri Gehiago

GAZTEEN ARTEKO DESBERDINTASUNA – Marta Gonzalo (Kazetaria)

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruz hitz egiteak berez adierazten du oraindik desberdintasunak daudela. Izan ere, arazo horren inguruko alderdi askotan aurrerapauso handiak egin diren arren, oraindik bide luzea dago egiteko. Horren erakusgarri ditugu iragan martxoaren 8an Estatu osoan barrena egindako kale agerraldi guztiz jendetsuak, zeinetan emakumeek gizonen eskubide berberak izatea aldarrikatzen baitzen: berdintasuna tratuan, errespetuan oinarritutako berdintasuna, berdintasuna lan baldintzetan. Tamalez, horietan guztietan desberdintasunak desagerrarazteko urratsak egin gabe jarraitzen dugu. Oso polit geratzen da politikariek, enpresaburuek, kirol taldeetako ordezkariek ...

Irakurri Gehiago

GENERO BERDINTASUNA – Laura Miranda (Turismoko Diplomatua)

Gaurkotasun handieneko gaietako bat da genero berdintasuna, azken urteetan eztabaida gehien sortzen ari direnetakoa dugu. XXI. mendeko gizarte moderno bateko emakumeak garen aldetik, beste sexuaren aurrean askatasunaz eta independentziaz jardun dezakegu. Guk hori normaltzat hartzen dugu, baina, egia esan, oso urrun dago duela urte gutxi batzuk gure aurrekoek bizi izan zuten bizimodutik. Gaur egun, gure bizitzan zer izan nahi dugun aukera dezakegu, berezko genituen etxeko zereginak alde batera utz ditzakegu eta beti amestu ditugun lanbideetan jardun dezakegu. Ezkondu nahi dugun ...

Irakurri Gehiago

GENERO BERDINTASUNA, EGITEKO BIDE LUZEA – Amaia Goicoechea (Kazetaria)

Espainiar gazteak matxistak dira, haien gurasoak bezain edo areago. Ezinezkoa da beste ondorio batera iristea Espainian azken hamabi hilabeteetan genero ikuspegiari buruz egindako azterlanak eta txostenak azaletik ikertuta. Gizakiok gizon edo emakume definitzen gaituzten ezaugarri fisiko, biologiko, anatomiko eta fisiologikoen multzoa da sexua; generoa, ordea, pertsonak gizon edo emakume esleitzen eta bereizten duen eraikuntza soziokulturalaren emaitza da. Genero ikuspegia emakumeek gizonen aldean bizi duten mendekotasun eta desberdintasun egoera ikusarazteko aukera politiko gisa ulertzen bada, eta eskuragarri dauden datuak aztertzen badira, ...

Irakurri Gehiago

ESKERRIK ASKO, AMA. ESKERRIK ASKO, AITA – David Herrero (Automobilgintza)

Bizi garen garai honetan, errespetu faltak etengabeak direnean, tolerantziarik eza gure egunerokoaren zati denean eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arrastorik ez dagoen honetan, zuei eskerrak eman besterik ez dut nahi. Eskerrik asko, ama, emakume batentzat “ezin dut” esaldia existitzen ez dela irakasteagatik. Izan ere, zuk bakar-bakarrik, laguntzarik izan gabe, negozio bat gobernatu zenuen urte askoan huts egiteko edo gaixo egoteko eskubiderik gabe. Garai nahasi batean gidabaimena ateratzeko erabakia hartu zenuenean esamesak bazter utzi zenituelako. Gizonak nagusi diren munduan zure ...

Irakurri Gehiago

KARRAMARRO EFEKTOA – Aroa Martínez (Abokatua)

Mugimendu feminista, emakumeen eta gizonen eskubideen berdintasunaren alde, inoiz baino ozenkiago ari den garaian gaude. Agerikoa eta begien bistakoa iruditzen zitzaigun berdintasun hori ari da pixkanaka gauzatzen, orain ez dira urteetan zehar toleratu diren jokaerak onartzen. Hemen aztertuko dugu zer norabidetan ari den garatzen gure gizartea eta zer arlo sozial, ekonomiko eta lan arlo ari diren atzean gelditzen.   Borroka hau bereziki gazteei lotuta dago, historian zehar iraultzak hasi dituztenei lotuta eta, gure kasuan, esaten dutenaren arabera, sare sozialetan presentzia ...

Irakurri Gehiago

GURE SEME-ALABAK HEZTEA: AHOLKUAK

Nola has gaitezke? “Etiketa” suntsigarriak eta sexistak baztertuz, adibidez: “Egunetik egunera okerrago egiten duzu”, “denak berdinak dira”, “emakumea izan behar zuen”, “zutaz lotsatzen naiz”, “penagarria zara”, etab. Mintzaira negatibo horrek kalte ikaragarri handiak eragiten ditu pertsona baten heziketan, blokeatu egiten du bere segurtasuna, emendatu egiten du bere erruduntasuna eta suntsitu egiten du bere autoestimua.   Gure seme-alaben alderdi positibo guztiak indartuz eta bultzatuz. Inork ezin du inor hezi ez badu bere burua onartzen eta estimatzen, bere burua maite eta balioesten ...

Irakurri Gehiago

GURE SEME-ALABAK HEZTEA

Hezkuntzaren helburuetako bat da gure seme-alabei dauden balio eta jarraibide soziokulturalen arabera portatzen irakastea, horixe da edozein jokaera edo ohitura buruan sartzeko oinarria. Eta badakigu ikaskuntza horretan familiak betetzen duela rol nagusia, baina eskolak ere hartzen du parte. Gaur egun zaila da txikienei gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak dakarren arazo larria azaltzea eta pertsona guztiek eskubide berberak dauzkatela transmititzen duten balioak buruan sartzea, baina genero indarkeria desagerrarazteko ezinbestekoa da haurrak txikitatik hezten hastea besteenganako errespetuan oinarrituta. Lehenik familian betikotzen dira ...

Irakurri Gehiago

IKASITAKO BABESGABETASUN SINDROMEA

Psikologian hala deritzo pertsona batek egoera gatazkatsu eta mingarri baten aurrean bizi duen pasibotasun egoerari (pasibotasuna ez da min falta, egoera pairatzen duenak sufritzen jarraitzen baitu), biktimak uste baitu bizi duen egoera gaindiezina dela. Sindromearen garapen fasea adierazten duten 3 seinale edo etapa daude: Motibazio defizita: Ondoeza sortzen dioten estimulu negatiboen aurrean, pixkanaka aldatzeko borondatea zapuzten dioten estimulu negatiboen aurrean, atzerapen bat dago erantzuteko borondatean. Emozio defizita: Jokabide desorekak agertzen dira, eskuarki antsietate eta depresio egoerak, pertsona hondoratzen dutenak. Ikasitako ...

Irakurri Gehiago

GENERO BERDINTASUNA ETA HEZIKETA

UNESCO erakundearentzat mundu mailako lehentasuna du genero berdintasunak, estu lotuta dago heziketa jasotzeko eskubidea sustatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko Erakundearen ahaleginekin. 2030. urtera arteko Hezkuntza Ekintzaren Esparruaren bidez, “heziketa inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitzan zehar denek ikasteko aukerak izatea sustatzea” ditu xede GIH 4k, eta “generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea” ditu helburu GIH 5ek. 2030eko munduko Hezkuntza Agendak aitortu egiten du genero berdintasunak “haurrek, emakumeek eta gizonek irakaskuntza maila desberdinetan sarrera ...

Irakurri Gehiago

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies