KARRAMARRO EFEKTOA – Aroa Martínez (Abokatua)

Mugimendu feminista, emakumeen eta gizonen eskubideen berdintasunaren alde, inoiz baino ozenkiago ari den garaian gaude. Agerikoa eta begien bistakoa iruditzen zitzaigun berdintasun hori ari da pixkanaka gauzatzen, orain ez dira urteetan zehar toleratu diren jokaerak onartzen. Hemen aztertuko dugu zer norabidetan ari den garatzen gure gizartea eta zer arlo sozial, ekonomiko eta lan arlo ari diren atzean gelditzen.

 

Borroka hau bereziki gazteei lotuta dago, historian zehar iraultzak hasi dituztenei lotuta eta, gure kasuan, esaten dutenaren arabera, sare sozialetan presentzia handia izateari esker, inoizko prestatuenak eta informatuenak direnei lotuta.

Orain, urteetan zehar emakumeak eta gizonak aitzindari izan diren baina uneren batean, oharkabean, atzean utzi dituzten lasterketa luzera biltzen ari dira gazteak. Atzean utzi zituztela diogu, inoiz ez bezala aurreratzen saiatzen ari garenean ustez aspaldi gaindituta zeuden jokaerekin egiten baitugu topo, bikotea kontrolatzeko eta menderatzeko joerekin, haien ustez jada gaindituta dauden genero desberdintasunen aurreko ezagutza gabeziarekin, eta batzuen aburuz abusuak egiteko eta jazartzeko duten eskubideen aurreko tolerantzia egoerekin. Jokaera horiek mutilek eta neskek izaten dituzte edo toleratzen dituzte gauzak horrela direla uste dutelako eta bikote harremanetan horrelakoak izan behar dutela uste dutelako.

 

Izan ere, inoiz uste izan al genuen desberdintasun horiek gaindituta genituela? Utzi al genion jokaera horien aurka hezteari? Nola liteke orain heldu diren belaunaldiak atzetik datozenak baino kontzientziatuago egotea? Egia da gure belaunaldian gauzak ez direla perfektuak, oraindik asko dugula borrokatzeko; gainera, hogeita hamar eta ditugunon belaunaldian da inoiz baino nabarmenagoa gizonen eta emakumeen arteko arrakala.

 

Horregatik zaindu behar ditugu atzetik datozenak, eta eskua eman behar diegu geu tronpatu ginen lekuan tronpatu ez daitezen, egiaztatuta dagoen bezala soilik oinazera eta diskriminaziora daramatzaten bideen hautua egin ez dezaten, eta haien atzetik datozenek ere ez ditzaten iraganeko berezko jokaera zaharkituak eta kaltegarriak ezagutu.

Euren belaunaldian ere ez da dena dirudien bezain beltza. Kalera atera diren asko eta asko, edozer arrazoirengatik diskriminatuta izateko prest ez dauden gazteak dira, zirkunstantziak direnak direla edozein pertsona hartuko duen gizarte zuzen eta berdintasunezkoan bizi nahi dute, eta ozenki hitz egiten dute borroka hau eurena ez dela uste duten horiek ikus dezaten soilik gizaki izateagatik borroka horretan partaide direla, borroka egiten dutela sortzen diren kimu beltz horiek sustraietatik atera beharreko azken belar txarrak izan daitezen.

Mundu hobe baten aldeko borroka guztion kontua da, adinak eta generoak edozein direlarik ere; berrikusi beharra dago behar bezala ez dabilena, eta gogoan izan eredugarri izanda eta ongi hezita bizi gaitezkeela geuk osatu nahi dugun munduan.

Aroa Martínez (Abokatua)

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies