IKASITAKO BABESGABETASUN SINDROMEA

Psikologian hala deritzo pertsona batek egoera gatazkatsu eta mingarri baten aurrean bizi duen pasibotasun egoerari (pasibotasuna ez da min falta, egoera pairatzen duenak sufritzen jarraitzen baitu), biktimak uste baitu bizi duen egoera gaindiezina dela.

Sindromearen garapen fasea adierazten duten 3 seinale edo etapa daude:

  • Motibazio defizita: Ondoeza sortzen dioten estimulu negatiboen aurrean, pixkanaka aldatzeko borondatea zapuzten dioten estimulu negatiboen aurrean, atzerapen bat dago erantzuteko borondatean.
  • Emozio defizita: Jokabide desorekak agertzen dira, eskuarki antsietate eta depresio egoerak, pertsona hondoratzen dutenak.
  • Ikasitako defizita: finkatu egiten da sindromea eta biktimak arazoak konponbiderik ez duela barneratzen du.

Hiru etapa hauek duten eraginaren ondorioz hirugarren defizit fisiologikoa agertzen da. Honek arazoa somatizatu (oinazeak, nekea…) eta pertsona oraindik gehiago baliogabetu dezake.

Sindrome hau duten pertsonei “egoera horretan zaude zuk nahi duzulako” edo “egoera horretatik ateratzea zeure esku dago” bezalako esaldiak esan ohi zaizkie. Honen ondorioz, bere autoestimua gehiago murrizten da, izan ere, bere buruari egozten dio egoera ustez gaindiezin horren errua. Eta hori gaixo bati gaizki ez sentitzeko esatea bezain alferrikakoa da, ez baita haren borondatea gaixo egotea. Arazoa da bere psikeak eskema disfuntzionalak barneratu dituela, hau da, aurkitzen den egoeratik irtetea ezinezkoa dela asimilatzen du.

Nola lagundu diezaiokegu egoera horretan dagoen pertsona bati?

Babesgabetasun sindromea gainditzeko ez da nahikoa zikloa apurtzea eta biktima bere erasotzailearengandik urruntzea. Biktimari terapia psikologiko bat bermatzea ezinbestekoa da, horrelako egoerei aurre egiteko baliabide psikologikoak garatzeko. Egoera mingarriak prozesatzen berrikasten, emozioak berregituratzen eta berriz ere ikasitako babesgabetasun egoera batera itzultzeko arriskuak murrizten ikasi behar du.

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies