GURE SEME-ALABAK HEZTEA: AHOLKUAK

Nola has gaitezke?

    • “Etiketa” suntsigarriak eta sexistak baztertuz, adibidez: “Egunetik egunera okerrago egiten duzu”, “denak berdinak dira”, “emakumea izan behar zuen”, “zutaz lotsatzen naiz”, “penagarria zara”, etab. Mintzaira negatibo horrek kalte ikaragarri handiak eragiten ditu pertsona baten heziketan, blokeatu egiten du bere segurtasuna, emendatu egiten du bere erruduntasuna eta suntsitu egiten du bere autoestimua.

     

    • Gure seme-alaben alderdi positibo guztiak indartuz eta bultzatuz. Inork ezin du inor hezi ez badu bere burua onartzen eta estimatzen, bere burua maite eta balioesten ez duenak nekez onartu eta balioetsi baititzake besteak.

     

    • Seme edo alaba bakoitza pertsona desberdin, independente eta libre gisa tratatuz. Onartu behar da bakoitzaren indibidualtasuna, sakratua baita, eta norbera izatea ahalbidetu behar da, nork bere bideari eta bokazioari heldu diezazkion.

     

    • Gure seme-alaben erantzunek geure portaera eta jarrera negatiboetan, esate baterako irainetan eta forma bortitzetan, eragiten dituzten ondorioei buruzko gogoeta egin beharko genuke, horrenbestez saihestuko genituzke heziketa egoera tamalgarriak, eta horrenbestez zuzenduko genituzke geure azioak.

     

    Sei edo zazpi urte izan arte, “heteronomoa” deritzon morala izaten dute haurrek, hau da, gauzak modu batean edo bestean egiteko motibazioa gurasoen nahiaren araberakoa da. Gurasoek esaten dituzten guztiak “egia absolutu” dira. Hazi ahala hobe ulertzen dute zergatik den garrantzitsua modu batera edo bestera jokatzea, baina etxean ikusten dutena dute gida gutxi gorabehera hamabi urte bete arte. Hori dela eta, heziketa zibikoa garatzeko, oso garrantzitsua da haurrak eredu egokien bidez heztea. Beraz:

     

    EREDUGARRIA IZAN BEHAR DA

     

    Etxean sustatzen dira estereotipoak.

    Zer pentsatua ematen duten galdera saihestezinak:

    Nor da etxean sukaldari? Nork aldatzen ditu bonbillak? Berdintasunari lotutako balioak bultzatuko ditugu rolak partekatzen baditugu.

    Maitasuna, zientzia, artea, errespetua, berezkotasuna, tolerantzia, sormena, samurtasuna, pazientzia eta beste asko da heziketa. Hortaz, heztea beti da heldutasunetik jardutea, barne koherentziatik, egiatik eta gizakiak garelako errealitatetik, eta beti ari gara ikasten –nire eskutik ikasten duzu zuk, eta zure eskutik ikasten dut nik–, gure onena nagusikeriarik eta nabarmenkeriarik gabe eskaintzeko, betiere errespetua eta apaltasuna ardatz hartuta.

     

    Gure seme-alabei begirunez hitz egiten badiegu eta euren proposamenak eta pentsaerak errespetatzen baditugu, aukera handiak izango ditugu geure seme-alabak era baketsuan hazteko, bakea balioetsiz eta indarkeria ezaren eraikuntzaren bide zail horretan lagun izanik.

    Bestalde, funtsezkoa izango da:

    Parametro berdinak aplikatzea gure ondorengoen sexua bata ala bestea izan.

    Geure seme-alabak gida izango dituzten eta segurtasuna emango dieten arau zehatz eta argi batzuk aplikatzea.

    Eta ez ditugu indarrez eta gure gogara heziko era autoritarioan edo kapritxosoan.

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies