GENERO INDARKERIAREN ZIKLOA. NOLA GAUZATZEN DA ERASOA ETA ZERGATIK ERREPIKATZEN DA?

Leonor Walker psikologo estatubatuarrak indarkeriaren ziklo klasikoa finkatu zuen azaltzeko nola tratu txarrak jasaten dituzten pertsonek fase jakin batzuk bizi ohi dituzten eta nola ziklo hori errepikatu egiten den eraso bat gertatzen den aldi bakoitzean.

  1. Barealdi fasea. Bare dago egoera, ez dago desadostasunik. Zikloa hainbat aldiz gertatu denean biktimak pentsatzen du barealdi egoera erasotzailearen ikuspuntutik dena zuzen dagoelako mantentzen dela.
  2. Tentsioa metatzeko fasea. Hasiak dira desadostasunak azaleratzen, eta erasotzaileak sentitzen du biktimak gero eta ageriago jartzen duela zalantzan; emakumea saiatzen da gauzak erasotzaileak nahi duen bezala egiten, baina urdurituta segur asko “akatsen” bat egingo du (Erasotzaile askok argudiatzen dute biktimari behin eta berriz ohartarazi ziotela baina emakumeak “probokatzen” jarraitu zuela). Biktimak oker uste du erasoa kontrolatu dezakeela “ongi portatzen” baldin bada.
  3. Leherketa fasea. Erasotzaileak deskargatu egiten du aurreko fasean metatutako tentsioa eta eraso fisiko, psikologiko eta/edo sexual larrienak gertatzen dira. Faserik laburrena, biziena eta biktimarentzat ondorio handienak dituena da, desorekatu eta ahuldu egiten du, baina baliteke oraindik erasotzailea aldatuko delako itxaropenari heltzea.
  4. Eztei bidaia fasea. Hasiera batean biktima zikloan jarraitzeko fase erantzulea da. Erasotzaileak guztiz portaera adeitsua erakusten du (arreta eskaini, opariak eta promesak egin…) gaizki eginak konpentsatzeko eta biktimari benetan sentitzen duela eta berriz gertatuko ez dela adierazteko. Biktima bere gogoetetan murgilduta gertatzen da, erasotzailearen alderdi hori sarriago agertzeko moduaren inguruan.

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies