GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO IRAKASLE BAT IKASTETXE GUZTIETAN

Gobernuak nahi du ikastetxe guztietan genero berdintasunean aditua den irakasle bat izatea, matxismoari aurre egiteko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko neurriak sustatu ditzan.

“Hezkide” esaten zaio irudi horri, eta jada bada Andaluzia eta Valentzia bezalako erkidegoetan, baina Betearazlearen asmoa da Espainia osoan orokortzea eta beren eginkizunen jarraipen sistematikoa egitea.

Irakasle horrek eskola ordu gutxiago izan litzake berdintasuna sustatzeko ekimenak aurrera eramateko.

Esate baterako, datorren astean Madrilgo erkidegoko hainbat ikastetxe publikok egingo dituzten jarduerak koordinatuko lituzke, Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna ospatuko baitute emakume zientzialariak laborategian nola lan egiten duten ikusirik edo ikasgelan emakumeek diziplina teknologikoetan betetzen duten rol gutxietsiari buruz eztabaidaturik.

Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Hitzarmen sinatu berriak ere aurreikusten du neurri hori beste batzuekin batean, esate baterako, DBHko eta Batxilergoko curriculumetan berdintasun balioak finkatzea edo Historia liburuetan mugimendu feministari buruzko edukiak jasotzea.

Ministerioko iturriek azaltzen dutenaren arabera, LOMCEren 127. artikuluan jasotakoa “gauzatzea” da helburua, artikulu horren arabera “[…] gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, tratu berdina eta ez diskriminatzailea […] eta genero indarkeriaren aurreko prebentzioa ahalbidetuko dituzten neurriak eta ekimenak proposatu” behar baititu Eskola Kontseiluak

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies