GENERO BERDINTASUNA ETA HEZIKETA

UNESCO erakundearentzat mundu mailako lehentasuna du genero berdintasunak, estu lotuta dago heziketa jasotzeko eskubidea sustatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lortzeko Erakundearen ahaleginekin.

2030. urtera arteko Hezkuntza Ekintzaren Esparruaren bidez, “heziketa inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitzan zehar denek ikasteko aukerak izatea sustatzea” ditu xede GIH 4k, eta “generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea” ditu helburu GIH 5ek.

2030eko munduko Hezkuntza Agendak aitortu egiten du genero berdintasunak “haurrek, emakumeek eta gizonek irakaskuntza maila desberdinetan sarrera izatea, maila horiek arrakastaz gainditzea eta heziketaren bidez alor horretan gaitasun berdinak lortzea bermatuko” dituen ikuspegia eskatzen duela.

Testuinguruaren arabera, genero desberdintasun handiak daude hezkuntza sisteman sartzeko, ikasteko eta heziketan aurrera egiteko bidean, eta eskuarki neskatoak dira halakoetan kaltetuenak, lurralde batzuetan mutikoak baldin badira ere.

Aurrerapausoak egin diren arren, gehiago dira eskolatu gabeko neskak mutilak baino –16 milioi neska sekula ere ez dira ikastetxe batera joango (UNESCOren Estatistika Institutua)–, eta alfabetatzeko oinarrizko ezaguerak ez dituzten 750 milioi helduetatik bi heren emakumezkoak dira.

Besteak beste, txirotasuna, isolamendu geografikoa, gutxiengo baten kide izatea, desgaitasuna, ezkontza eta haurdunaldi goiztiarrak, genero indarkeria eta emakumeen rolarekin lotutako jarrera tradizionalak dira neskek eta emakumeek ikasteko, diploma bat lortzeko eta heziketaren onuradun izateko duten eskubidea galarazten duten eragozpen ugarietatik batzuk.

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies