ESKERRIK ASKO, AMA. ESKERRIK ASKO, AITA – David Herrero (Automobilgintza)

Bizi garen garai honetan, errespetu faltak etengabeak direnean, tolerantziarik eza gure egunerokoaren zati denean eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arrastorik ez dagoen honetan, zuei eskerrak eman besterik ez dut nahi.

Eskerrik asko, ama, emakume batentzat “ezin dut” esaldia existitzen ez dela irakasteagatik. Izan ere, zuk bakar-bakarrik, laguntzarik izan gabe, negozio bat gobernatu zenuen urte askoan huts egiteko edo gaixo egoteko eskubiderik gabe. Garai nahasi batean gidabaimena ateratzeko erabakia hartu zenuenean esamesak bazter utzi zenituelako. Gizonak nagusi diren munduan zure lekua hartu zenuelako eta denboraren joanean inork ere ez dituelako zure lorpenak zalantzan jarri. Diren balio onenetan hezi nauzulako, errespetua eta borroka zure etxean beti astindu diren bandera direlako. Zu gabe ez nintzatekeelako gaur egun naizen gizona. Trukean ezertxo ere eskatu gabe nire alde egin duzun guztia eskertzeko nire bizitzan egunak faltako zaizkidalako… eskerrik asko, ama.

Eta zuri, aita, eskerrik asko erakusteagatik gizon bakar bat ez dela gutxiago ama lanean ari denean  etxean laguntzeagatik. Izan ere, etxeko lanetan lagundu dezakete gizonek inork “gonadun” edo antzeko zerbait deitzeko beldurrik gabe. Behar izan dudan bakoitzean amarena egin duzulako amak egingo lukeen eraginkortasunarekin eta gogoarekin. Gizonek eta emakumeek gauza berdinak egin ditzaketelako erakutsi didazulako, edozer egin baitezakete ilusioa eta gogoa jarriz gero. Zurekin gizon batentzat oparirik onena aldean emakume handi bat izatea dela ikasi dudalako…, eskerrik asko, aita.

Aita eta ama, bioi ematen dizkizuet eskerrak, testu hau idatzi duen gizonak beste gizon baten mailan errespetatzen eta balioesten dituelako emakumeak. Etiketarik jarri gabe eta bien artean desberdintasunik egin gabe, sexu bakoitzaren bertute onenak azaldu dizkidazuelako. Bien artean maitasuna eta errespetua izanez gero, ahalegin handiz lortutakoa zapuztuko duen ezer eta inor ez dagoela irakatsi didazuelako. Bestalde, betiere eskertuko dizuet izaten dudan bikotea edozein izanda ere, munduan maitatuena eta errespetatuena sentituko delako. Sekula ere ez dut nahikoa denborarik izango nire alde halako sakrifizio handiarekin egin duzuena eskertzeko. Ziur nago urteak pasata gizarteak arrazoia emango dizuela, zuen hezteko moduaren aurrean inor gutxik sinesten zuenean. Oxala, munduko guraso guztiak zuek bezalakoak balira, seme-alaba guztiek nik jaso dudan heziketa berbera edukiko balute eta beste sexuarenganako errespetu bera balute.

Oroz gain gauza bakarra esan diezazueket: Eskerrik asko, ama. Eskerrik asko, aita.

David Herrero, Automobilgintza

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies