GENERO BERDINTASUNA – Laura Miranda (Turismoko Diplomatua)

Gaurkotasun handieneko gaietako bat da genero berdintasuna, azken urteetan eztabaida gehien sortzen ari direnetakoa dugu.

XXI. mendeko gizarte moderno bateko emakumeak garen aldetik, beste sexuaren aurrean askatasunaz eta independentziaz jardun dezakegu. Guk hori normaltzat hartzen dugu, baina, egia esan, oso urrun dago duela urte gutxi batzuk gure aurrekoek bizi izan zuten bizimodutik. Gaur egun, gure bizitzan zer izan nahi dugun aukera dezakegu, berezko genituen etxeko zereginak alde batera utz ditzakegu eta beti amestu ditugun lanbideetan jardun dezakegu. Ezkondu nahi dugun ala ez erabaki dezakegu, edo familia bat osatu nahi dugun ala ez.

Halaz ere, azkenaldi honetan zabalkunde handia izan duen eztabaidari esker, gizartea ohartu da oraindik oso urrun dagoela emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna. Azken garaiotan lortu ditugun askatasun eta eskubide guztiek benetako errealitatea mozorrotu dezakete zenbaitetan; lan bera egiteagatik emakumeok gizonek baino gutxiago kobratzen jarraitzen dugu, etxeko lan nagusiak geuk egiten ditugu, familiako karga ere gure kontu, edo eguneroko egoera askotan deseroso sentitzen gara, gizonen begiradapean, eta ez gutxitan baita jazarrita ere.

Horrekin guztiarekin agerian uzten dena da esparru honetan urrats handiak egin arren oraindik lan asko dagoela egiteko gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna iristeko. Eta hori egunen batean errealitate izango bada, bi sexuen zeregina izan behar du.

 

Laura Miranda, Turismoko Diplomatua

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies