GAZTEEN ARTEKO DESBERDINTASUNA – Marta Gonzalo (Kazetaria)

Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruz hitz egiteak berez adierazten du oraindik desberdintasunak daudela. Izan ere, arazo horren inguruko alderdi askotan aurrerapauso handiak egin diren arren, oraindik bide luzea dago egiteko. Horren erakusgarri ditugu iragan martxoaren 8an Estatu osoan barrena egindako kale agerraldi guztiz jendetsuak, zeinetan emakumeek gizonen eskubide berberak izatea aldarrikatzen baitzen: berdintasuna tratuan, errespetuan oinarritutako berdintasuna, berdintasuna lan baldintzetan. Tamalez, horietan guztietan desberdintasunak desagerrarazteko urratsak egin gabe jarraitzen dugu.

Oso polit geratzen da politikariek, enpresaburuek, kirol taldeetako ordezkariek … beren zuzendaritza karguetan emakumeak ari direla esaten dutenean, baina egiazki ez da hori errealitatearekin bat etortzen. Eta arrakala hori murrizteko borrokan dute gazteek funtsezko zeregina.

Gazteek jaiotzetik jakin dute emakume askok ikaragarri sufritu dutela beren eskubideak lortzeko, eta argi ikusten dute nola, oso mantso joan arren, gizarteak biziki nahi duen eztabaida hau betikoz itxi helburua bete delako.

Bai neskek bai mutilek, naturaltasun osoz ikusi behar dute emakume bat beren zuzendaria edo burua izatea edo, zergatik ez? Futbol Elkarteko lehendakaria. Naturaltasuna, besterik ez.

Gazteek pertsona baten merezimenduak aintzat hartu behar dituzte, kontuan hartu gabe merezimendu horiek emakume batek ala gizon batek lortuak diren. Halere, nahiz eta arazo hau behar bezala bideratzeko une egokia izan, ez zaie erraz jartzen emakumeei.

Nahikoa da telebistako saioei azaletik erreparatzea. Bada saioaren izena adierazi behar izan gabe adibide guztiz adierazgarria, denok izango dugu gogoan. Hauxe da saio horretan saltzen digutena: emakume gazte eta politek, bizitzan aurrera hamaika aukera izango dituztenek, onartu egin behar dute konkistatu behar dituzten mutilek diren bezala onartzea. ‘Zorteko’ baldin badira, mutilak konkistatzen jarraituko dute, baina sexy janzten ez badira, ausartak ez badira edo zein neska aukeratu erabaki arte mutila lau emakumerekin batera egotea onartzen ez badute, ez dute balio, etxera bidaltzen dituzte.

Baina ez dugu zertan horren urrutira jo. Futbolean, adibidez, Lehen Mailan jokatzen duen mutil batek, aise bizitzeko, etxea izateko, autoa izateko eta familia mantentzeko beste irabazten du. Lehen mailako emakume batek, berriz, pisu baten alokairua doi-doi ordaintzeko bezainbeste irabazten du hilean.

Beste adibide bat. Kirol munduan, kazetaritzaren ikuspegitik aztertuta, oso emakume kazetari gutxi ikusten dira futbolari buruzko solasaldietan, oso gutxi dira talde baten egunerokotasunari buruzko erreportajeak egiten dituzten emakumeak, eta oso gutxi dira partidetan soilik emakumezkoak diren esatariak. Badaude, baina, zenbat? Eta zenbat gizonezko egoera horretan?

Kirol kazetaria izatea ez da telebistaren aurrean aurpegi bat jartzea eta soineko estu batekin futbolari bati mikrofonoa aho parean jartzea partida baten ostean bere taldea nola ikusi duen azaldu dezan. Irratian berdinetik berdinera eta edukiez hornituriko saioan eztabaidatzea da kontua.

Gainera moda dugu. Nork bere estiloa duela alde batera utzirik, guztiok atsegin dugu moderno janztea, baina batzuetan moda hori jantzi motzagoak, eskote handiagoak… dakartzan estiloarekin estu lotuta etortzen da… eta ez dago inolako arazorik. Baina gero, kalean, beti topatuko duzu galtza edo elastiko motz horrekin ez ote zaren hoztuko esango dizun adurtiren bat.

Horiek guztiek estereotipo huts dirudite, baina tamalez errealitate dira. Dena den, heziketa ona izaten badute, arazo hau gainditzeko asko egin dezakete gazteek. Bidean gabiltza, eta orain ez galtzea da garrantzitsuena.

Marta Gonzalo – Kazetaria

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Iruzkin bat utzi:

Zure posta elektronikoa argitaratuko ez da.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies