PSIKOLOGIAREN HISTORIA

Gustav Theodor Fechner psikologo alemaniarrak 1860an idatzi zuen lanean (Elemente der Psychophysik), datu esperimentalen bidez magnitude fisiko eta sentsorialen arteko lotura frogatzen saiatu zen. Hala ere, urte askoren ostean sortu zen psikologia esperimentalaren lehen laborategia. Hain zuzen ere, 1879an, Wilhelm Wundten eskutik. Wundt, erreakzio denborak neurtzen hasi zen konplexutasun aldakorreko frogetan. Bertan, barneko osagai psikikoak identifikatzen saiatu zen, eta baita psikearen dinamika zuzentzen zuten legeak aurkitzen ere. Wundten ideiek eremu akademikoa menderatu zuten 1900.urtera arte. Garai hartan, metodo introspektiboak eta ...

Irakurri Gehiago

NOLAKO GIZARTEA NAHI DUGU GAZTEOK?

Gazteen inguruan asko hitz egin da, ia ez dutela elkarteetan esku hartzen, oso konpromiso maila txikia dutela egungo gizartearen arazoen aurrean, ez direla gure inguruneaz arduratzen. Oker dabil uste duena gazteoi ez zaigula ardura gazte batzuek beste pertsona batzuei erasotzea eta jazartzea beren larruazalaren koloreagatik edo janzkeragatik, ez zaigula ardura emakumea gizona “ez bezalakoa” dela uste duen jendea egotea eta horregatik gizartean emakumeari rol apalago bat esleitzea, ez zaigula ardura beren orientazio sexualagatik gizartetik baztertuta dagoen jendea egotea eta horiek ...

Irakurri Gehiago

ZENBAIT GAZTEK INDARKERIA MATXISTA JUSTIFIKATZEN DUTE

XXI. mendeko gizartean oraindik lortu beharreko helburu garrantzitsuenetakoa da gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna. Belaunaldi berriek gai honen inguruan ezin ukatuzko aurrerapen nabarmenak egin dituzten arren, laneko esparruan bizi diren desberdintasunak, etxeko lanen banaketak, mendekotasunak dituzten pertsonen zainketak eta estereotipo sexisten iraunkortasunak frogatzen dute ez garela arauek definitzen duten berdintasunezko gizartean bizi. Desoreka horiek genero indarkeria egoeretan eta halakoak ahalbidetzen dituen giroan ispilatzen dira. Gaur egungo izurriak justifikatzeko aitzakiatzat jasotako herentzia hartu ohi den honetan, jokabide tradizionalenen biktima bihurtzen ...

Irakurri Gehiago

GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO IRAKASLE BAT IKASTETXE GUZTIETAN

Gobernuak nahi du ikastetxe guztietan genero berdintasunean aditua den irakasle bat izatea, matxismoari aurre egiteko eta genero indarkeriari aurrea hartzeko neurriak sustatu ditzan. “Hezkide” esaten zaio irudi horri, eta jada bada Andaluzia eta Valentzia bezalako erkidegoetan, baina Betearazlearen asmoa da Espainia osoan orokortzea eta beren eginkizunen jarraipen sistematikoa egitea. Irakasle horrek eskola ordu gutxiago izan litzake berdintasuna sustatzeko ekimenak aurrera eramateko. Esate baterako, datorren astean Madrilgo erkidegoko hainbat ikastetxe publikok egingo dituzten jarduerak koordinatuko lituzke, Zientziako Emakumeen eta Nesken Nazioarteko ...

Irakurri Gehiago

GENERO INDARKERIA ELIKATZEN DUTEN ESTEREOTIPO SEXISTAK

Berdintasunerako bidean aurrerapausoak egin dira, izan ere, azken hamarkadetan espainiar mutilen eta nesken artean halako gerturatze bat eman da jarrerei, helburuei eta etorkizuneko proiektuei dagokienez. Baina genero arteko berdintasun hori benetakoa baino itxurazkoagoa gertatzen da oraindik ere oinarrizko alderdi kezkagarri batzuk indarrean daudelako. Beren horretan diraute estereotipo sexistek bikote harremanetan; izan ere, Droga Mendekotasunaren aurkako Laguntza Fundazioko (FAD) Sofia Erregina Zentroak landutako “Gazteak eta generoa, zioaren egoera” txostenaren arabera,  aintzat hartzeko moduko gutxiengo batek indarkeria matxista errugabetzen du.   Mutilen ...

Irakurri Gehiago

GENERO INDARKERIAREN ZIKLOA. NOLA GAUZATZEN DA ERASOA ETA ZERGATIK ERREPIKATZEN DA?

Leonor Walker psikologo estatubatuarrak indarkeriaren ziklo klasikoa finkatu zuen azaltzeko nola tratu txarrak jasaten dituzten pertsonek fase jakin batzuk bizi ohi dituzten eta nola ziklo hori errepikatu egiten den eraso bat gertatzen den aldi bakoitzean. Barealdi fasea. Bare dago egoera, ez dago desadostasunik. Zikloa hainbat aldiz gertatu denean biktimak pentsatzen du barealdi egoera erasotzailearen ikuspuntutik dena zuzen dagoelako mantentzen dela. Tentsioa metatzeko fasea. Hasiak dira desadostasunak azaleratzen, eta erasotzaileak sentitzen du biktimak gero eta ageriago jartzen duela zalantzan; emakumea saiatzen ...

Irakurri Gehiago

EUSKAL GAZTEEN HARREMAN AFEKTIBOAK

Euskal gazteen harreman afektiboei buruz egindako azterlanek ohartarazi dute erlazio horietan ere badela indarkeria; baina emakume gazteak konturatzen al dira jasaten dituzten bortizkeria egoerez? Gure gazteek erraz identifikatzen dute indarkeria fisikoa, baina oso urrun ikusten dute, helduen arazoa balitz bezala; aldiz, fisikoa ez den hori antzemateko adierazlerik ez daukate, eta hori oso kezkagarria da gaur egun. Ikerketa baten arabera, gizon gazteek bikotekideak kontrolatzeko joera agertzen dute, eta emakumeek men egiteko joera. Hori dela eta, ikasgela bereko nesken eta mutilen artean ...

Irakurri Gehiago

PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA

Aztergaiaren xede den behaketa, manipulazioa eta aldaeren (mendekoa, independentea, esku hartzen dutenak, etab.) erregistroa dakartza berekin batera metodo esperimentalak. Psikologiaren kasu espezifikoan, badago aipatu aldaerak deskribatzea eta giza jokabidearekin duten erlazioa azaltzea, eta beraz, badago haien aldaketak iragartzea ere. Psikologo esperimentalek “banako” baten portaera ezagutu nahi dute laborategi batean bizitzan eragin dezaketen alderdiak manipulaturik. Doitasun handiko tresnak erabiltzen dituzte, eta kontrol eta neurketa maila handia eskatzen dute lan horiek. Horregatik, hain zuzen ere, saiakuntzak egiten dituzte gizakiekin, baina batez ere ...

Irakurri Gehiago

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies