Gaur egun, arazo larri bat dugu gure nerabeen ikasgeletan, nesken aurrean mutilak nagusitzen baitira hainbat alderditan, esate baterako, ahozkoan, dialektikan, jokabideetan eta zenbaitetan baita alderdi fisikoan ere.  Sarritan gertatzen dira kontrol egoerak harremanetan, dela mugikorraren bidez, dela janzkera kontrolatzearen bidez… Diskriminaziotik eratorritako arrazoi sexistak tarteko, joera menderatzaileak ezkutatzen dituzte egoera horiek. Baina larriena da egoera hori guztiz normaltzat hartzen dutela askotan gure nerabeek.

Inguratzen gaituen errealitatea da eta lan egin beharra dugu, pixkanaka hasi eta hezkuntzatik abiatuta, ausardiaz eta eraginkortasunez haren aurka borrokatzeko.

Site Footer

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.

ONARTU
Aviso de cookies